Liburu gaztea
Twitter Youtube Tuenti RSS jarioa

Booktrailerrak

Nola egin

LASTERBIDEA

• Hau ez da liburuari buruzko txostena.

• Eskuratu irudi handiak. Gutxienez 640 x 480 px

• Erabili irudi bilatzaileak edo liburutik hartu

• Gidoia idatzi ahala bilatu irudiak

• Narrazioa osatu

• Musika aukeratu

• Edizio programa bat aukeratu eta editatu irudiak, testua, musika...

• Amaiera indartsua pentsatu

• Nola partekatuko dut hau?: Youtube, Liburu Gaztea webgunea eta Tuenti, nire web gunea edo wiki guneak, eskolako guneak…

• Lehiaketan parte hartzeko: igo zurea.  

 

EZINBESTEKO 15 URRATS

1. Aukeratu gustuko duzun liburua eta irakurri

2. Pasarterik esanguratsuenak gogoan hartu, hau da, jaso liburuaren oinarrizko informazioa eta pasarterik interesgarrienak

3. Beste booktrailer batzuk ikusi ideia berriak hartzeko:


- Secondary Book Trailers (FISD)

- Booktrailres for all

- Jennifer's Book Trailers Glogs

- Book Trailers for Readers

- Book Screening

- Moovies for Literacy

- Vabbler.com

- The Book Trailer Central Comunnity

4. Idatzi zure gidoia: 10-15 esaldi labur. Ez ahaztu: egileen izenak (idazlea, ilustratzailea, itzultzailea) eta liburuaren titulua.

5. Ordenagailuan karpeta bat sortu: liburuaren izena jarri eta bertan gorde material guztia azpikarpetatan banatuta (irudiak, testua...)

6. Irudien euzagarriak (argazki eta bideoak)


a) Gaiarekin zerikusia duten irudiak edota egileenak

b) Argazkien neurria: gutxienez 640x480 pixelekoa

d) Berrerabilgarriak edo jabetza askekoak (ikus: Creative Commons lizentziak erabiltzen dituzten proiektuak) 

e) Klikatu aukeratutako irudiaren gainean eta gorde jatorrizko neurriekin dagokion izena jarrita, irudientzat sortu duzun karpetan

f) Apuntatu argazkilariaren edo bideo egilearen izena eta gorde irudiaren URL helbidea.

g) Non aurkitu: liburuan bertan, edota Interneten:

- Argazkiak.org
- Archive.org
- Wikimedia Commons
- GureGipuzkoa
- Flickr
- Pinterest
- Public Domain Images
- Freemeadigoo
- Youtube
- Vimeo
- Stock Footage For Free
- Freepeak 

h) Zeuk ere sor ditzakezu kontakizunean oinarritutako ilustrazio berriak.

i) Gogoan izan, liburuaren azalaren irudia ezinbestekoa dela.

7. Editatu bideoa eskura duzun edo gustuko duzun programarekin. Gogoan izan egiten ari zaren bitartean, tarteka, aldaketak gordetzen joatea.

7.1. Argazki edota bideo ediziorako zenbait programa:

- Bideo-ediziorako softwareen zerrenda (wikipedia)

- WikimediaCommons: argazkia, bideo irudiak eta soinuak (Creative Commons lizentziadunak)

- Software librekoak:

- Kdenlive
- PiTiVi
- Kino
- Cinelerra
- Open Movie Editor

- Komertzialak:

- Microsoft Power Point
- Windows Movie Maker
- iMovie
- Picasa
- Pinnacle Studio
- Microsoft Photo Story
- Adobe Premiere Elements 9.0
- Animoto 
- Photo Slideshow Creator
- Photodex
- Corel
- Pictures To Exe
- Photo to Movie
- Photo DVD
- Prezi

7.2. Eginda dauden bideoak editatzea da beste aukera bat.

- TubeChop: YouTubeko bideoen zatiak hartzeko tresna.

- DragOnTape: YouTubeko bideoak konbinatzeko tresna.

7.3. Stop-motion teknikarekin ere sor daiteke booktrailerra. Geldirik dauden objektuei urratsez urratseko argazkiak atereaz eta elkarren jarraian editatuta (bideo formatu emanez) mugimendua ematea lortzen da teknika horren bidez. Hau da, mugimendua fotogramaz fotograma lortzen da. (Adibidea: Linger)

Nola egin:

- Pixel y Dixel web gunean (gaztelaniaz).

- Photojojo web gunean (ingelesez).

8. Programa horretara irudiak ekarri, inportatu. Irudiak banaka edo denak batera ordenatuta jarri.

9. Egokitu gidoia irudietara. Emozio ukitua eman testuari, eta, amaitzeko, ikusleak liburua irakurtzera animatzeko esaldi bat idatzi.

10. Irudiei narrazioa erantsi. Ez ahaztu liburuaren tituluaz eta amaieran kredituak jartzeaz: irudiak norenak diren, musika... OHARRA: Liburu Gaztea Lehiaketan parte hartu nahi baduzu kredituetan ez jarri booktrailerraren egileen izenik.

11. Iraupena: minutu bat gutxi gora-behera. Tarte horretan edonor gera daiteke liburuaren funtsarekin. Bestela, istorio osoa kontatzeko arriskua dago.

12. Musika sortu edo aurkitu (aukerakoa): erantsi egoki datorkion musika edo soinu banda eta editatu, batez ere amaiera ez dadin bat batekoa izan. Saiatu erabilera askeko musika aurkitzen.

- CCMixter web gunean Creative Commons lizentziadun musika aukirtuko duzu.

- Jamendo web gunean Creative Commons lizentziadun musika aurkituko dituzu.

- Danosongs web gunean ere Creative Commons lizentziadun musika aurkituko duzu. Kredituetan egilearen izena (Music by Dan-O at DanoSongs.com) jarriz gero, doan erabil daiteke bere musika.

- Partners in Rhyme web gunean musika, soinu efektuak eta abar aurkituko dituzu. (Royalty Free)

- Free Music Archive web gunean ere donazio bidez eskura daiteke musika. (Royalty Free)

OHARRA: sarri, aukeratu dugun musika bideoaren iraupenera egokitu behar izango da. Horretarako badira doako audio-edizio programak Interneten. Horietako bat da: AUDACITY

13. Gogoan izan: gehienetan azken irudia liburuaren azala izan ohi da.

14. Amaitu eta Interneten argitaratzeko ohiko bideo formatu bihurtu: mp4 formatura bihurtzea gomendatzen dugu, horrela Interneten ez ezik, mugikorretan ere ikusteko moduan izango baita booktrailerra. 

Interneten hainbat bihurgailu programa daude, baina bat aipatzearren, Format Factory, gomendatzen dugu. Programa hau doakoa da, eta ingelesez ez ezik, gaztelaniaz ere erabil daiteke. Internetetik ordenagailura jaitsi behar da lehendabizi. Ondoren, progarama ordenagailuan zabaldu eta bihurtu nahi dugun bideoa erantsi. Gaztelerazko bertsioan, "Ajustar" botoia klikatuta, bihurtu nahi den formatua aukeratu. Amaitzeko "Iniciar" klikatu eta berehala bihurtuko du.

15. Lehiaketan parte hartzeko Boktrailerrak ataleko Igo zurea azpitalean sartu, zure datuak idatzi, bideoa atxiki eta igo.

 

Galtzagorri
© 2012 GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea · 20013 Donostia
Telf.: 943 471 487 · Fax: 943 277 288
Harremanetarako | Lege oharra
iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea:

Gipuzkoa