Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Albisteak

Liburutegiaren Eguna ospatuko da ostiralean

Urriaren 24an, ostiralarekin, Liburutegiaren Eguna ospatuko da. Aurten Antonio Rodriguez Almodovarren kartela pregoia duen carme Soléren kartela banatuko da egun horretarako. Espainiako Haur eta Gazte Liburuaren Lagunen Elkarteak, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin antolatzen du egun hau, eta horren harira hainbat jarduera egiten dira Euskal Herriko liburutegietan nahiz ikastetxeetan.

Diego Arboledarentzat Espainiako Haur Literatura Sari Nazionala

Lehia estuan ibili ondoren, Diego Arboledaren Prohibido leer a Lewis Carroll izan da 2014ko Espainiako Haur Literatura sari Nazionala eta puntu bakar batera geratu da Harkaitz Canoren Orkestra lurtarra. Arboledaren lanak Lazarillo saria irabazi zuen 2012an eta 2014ko White Rabens zerrendan ere sartu dute. 

Sister Libraries egitasmoa jarri du martxan IFLAk

Elkarteen eta Liburutegien Nazioarteko Federazioak ( IFLA) Sister Libraries for Children's & Young Adult's Reading (Liburutegi lagunak haurren eta gazteen irakurketarako) egitasmoa jarri du martxan, munduan zehar dauden Haur Liburutegien arteko lankidetza sustatzeko asmoarekin.

Elena Odriozola Astrid Lindgren sarietarako zerrendan

Ohi bezala, Frankfurteko Liburu Azokan aurkeztu dute 2015eko Astrid Lindgren Sarirako hautagaien zerrenda. 61 herrialdetako 197 hautagaik osatzen dute zerrenda hori eta aurten ere Espainiako hautagaien artean da Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra. Irabazleen izenak 2015eko martxoaren 31n ezagutaraziko dituzte Suediako hiriburuan eta Bolonian egiten den Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura Azokan.

Gazako liburutegiak berreraikitzeko ekimena

Palestinan, IBBYren (International Board on Books for Youn People) Gazako liburutegiak berreraikitzeko ekimena jarri dute martxan. Iragan hilabeteetan jasandako erasoen ondorioz txikituta geratu ziren eta berreraikitzeko laguntza behar dute.

Tutore birtual batek emango ditu Liburu Gaztea Lehiaketako azalpenak

Dagoeneko on-line dago Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketari buruzko azalpenak biltzen dituen aplikazioa. Hemendik aurrera, idatziz ez ezik, tutore birtual baten eskutik jaso ahal izango ditugu lehiaketari buruzko xehetasunak eta book trailerra egiteko eman beharreko urrats guztiak. Horretarako orrialde nagusian agertzen den lotura klikatu behar da, doako Unity aplikazioa deskargatu eta martxan jarriko da tutoriala. Unity-a deskargartu edo abiarazteko arazoren bat izanez gero, bideo formatuan ikusi ahal izango da guztia.

Agenda

atzera Azaroa 2012 aurrera
 
 
 
1
2
3
4
5
6
8
9
11
12
13
14
18
19
22
25
27
29
30
 
 

Bereziak

Marraz(i)Oak VI

Kalean da BEHINOLA 29 aldizkaria

10 books from Basque Literature for Children and Young People

Klis-Klasikoak liburu sorta

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·