Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora

Liburuen altxorra / Liburu ibiltariak

2000 / 2001az geroztik Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesean, herriz herri garatzen dugu egitasmo hau, lurralde bakoitzean izen bat hartzen duelarik: Liburuen altxorra Gipuzkoan eta Liburu ibiltariak Bizkaian. Egitasmoaren sorreran, liburuz beteriko kutxa handi batzuk mugitzen genituen herriz herri, eskola txikietan, dinamizazio ekimen bat burutzearekin batera. Motibazio literario bat sustatzea izan da egitasmo honen helburu nagusia, irakurzaletasuna sustatzearekin batera. Asmo hauei eutsi diegu baina helmuga berriak ezarri ditugu denborarekin, zehaztasun maila handiagoa lortzearekin batera

 

 

 

Bi funtzio

 

1.- Mailegua eta ikasleen aurreko dinamizazio saioak.

Gurpildun kutxa handi batean, 150etik gora liburu kopurua biltzen dugu. Honi erasten diogu urtero irakurketa agenda bat ilustratzaile baten proposamena biltzen duena eta kartel handi bat. Liburuen sailkapena, neurri handi batean, Galtzagorriren mintegiaren esku geratzen da. Urtez urte, kutxa erdia aldatzen da, azken bi urteetako nobedadeak sartzen direlarik; hala ere, betiko liburuek beren tokia dute; literatur jenero guztiak kontutan eta erabilpen kolektiboa duten liburuak. Liburu kutxa hau eskolara heldu eta ikasleen adinaren araberako , dinamizazio saioak eskaintzen ditu Galtzagorriko dinamizatzaile batek. Liburuak aurkeztu, kontakizun txikiak egin, poesia jokoak ospatu, album ilustratuak ikusi... Hilabetez, kutxa maileguan eduki ondoren, berriz ere etorriko da dinamizatzailea kutxaren bila eta ikasle eta irakasleen komentarioak jasoko ditu. Askok eta askok beren komentarioak oparitzen zaien irakurketa agendan jasoko dute. Ondoren, kutxak bere ibilbideari ekingo dio eta beste herri batera joango da, beste eskola batera, beste ikasle batzuek bere altxorraz gozatzeko.

 

2.- Aholkularitza zerbitzua

Azken urteetan jaso ditugun datuen arabera, errealitate oso desberdinak ikusi ditugu bisitatu ditugun ikastetxeetan, eta gure egitasmoa errealitate horri egokituz Aholkularitza Zerbitzu bat antolatu dugu. Irakasleen formazioa, Eskola liburutegien dinamizazioa eta liburu baloratzeko irizpideak sustatzea dira talde honen helburu nagusiak. Talde honek hiru funtzio bete ditu aurtengo jardueran:

-  Dinamizazio saio bat antolatzea, dinamizatzaileen lana bateratuz.

- Hautazko Bibliografia bat sortu; bertan, Haur eta Gazte Literaturako zerrenda oso zabal bat eskaintzen da, azken hamar urte hauetan argitaratu diren liburuez osaturik. Oraindik orain, lan honetan jarraituko dugu aurrerantzean, oraindik irakurri eta baloratu ez ditugun hainbat liburu bertan sartzeko.

- Irakasleen jardunaldiak: Eskola liburutegiak sortu eta dinamizatzeko sortu ditugun jardunaldiak, urtero ospatzeko asmoarekin.

- Bloga: Galtzagorrik antolatutako jardunaldietara joan diren irakasleei begira sortutako bloga da. Eskola liburutegiarekin zerikusia duen edozer ager daiteke bertan. Ekarpenak egiteko asmoarekin sortu da, ideiak partekatzeko, zalantzak argitzeko...

 

Gipuzkoako Foru Aldundia Bizkaiko Foru Aldundia
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·