Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Liburu gaztea

Oinarriak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Galtzagorri Elkartearekin lankidetzan, Liburu Gaztea literatura sariarentzako deialdia zabaldu zuen 2000-2001 ikasturtearen hasieran lehen aldiz. Harrezkero, ikasturtero errepikatu den deialdia izan da hau.

 Irakurzaletasuna sustatzeko asmoa duen Liburu Gaztea ekimenak euskal literaturan urtero burutzen diren beste sarien artean bat gehiago izan nahi du, baina berezitasun nabarmen eta garrantzitsu batekin: DBHko ikasleak direla epaimahaikide gisa idazleak sarituko dituztenak, Galtzagorriko batzorde batek adin honetako gazteentzat argitaratutako guztia irakurri eta aukeraketa egin ostean.

 

 

1. Ikastetxean, parte hartzen duten ikasle guztiek izango dute botoa emateko aukera.

2. Ikasle bakoitzak dagozkion 3 tituluak irakurriko ditu.

3. Ikasle bakoitzak irakurri dituen 3 liburuen artean gehien gustatu zaiona aukeratu beharko du. Horri emango dio botoa. Irakasleak egin beharko du ikastetxean parte hartu duten ikasleen boto zenbaketa eta Galtzagorrira igorri.

4. Jasoko diren botoen artean puntu bilketa egingo da, bozkatuena izan den liburua finkatzeko.

5. “Liburu Gaztea Saria”n parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak epaimahaikide izan direla ziurtatzen duen agiria jasoko du. Horrez gain, parte hartu duten eskola guztien artean: 2 liburu lote zozketatuko dira eta 5 egunetako bidaia bat 30 pertsonentzat.

6. Bozkatuen izan diren liburuen idazleek aipamen berezia eskuratuko dute, horretarako egingo den sari-banaketa ekitaldian.

7. Epaimahaikide gazteen bozketak jasotzeko epea 2012. urteko maiatzaren 15ean bukatuko da. Bozketaren emaitzak e-mailez bidaltzea eskertuko genizueke: galtzagorri@galtzagorri.org (faxez 943277288 edo postaz ere bidali daitezke: Zemoria kalea 25, behea. 20013 Donostia). Data horren ondoren jasotako datuak ez dira kontuan hartuko eta ikastetxe horiek ez dute parte hartuko sarien zozketan.

8. “Liburu Gaztea Saria”ren irabazlea 2012. urteko ekainaren lehenengo asteetan ezagutaraziko da.

 

Iaz hasitako bideari jarraituz, aurtengo ikasturtean gazteen irakurzaletasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Galtzagorrik. Gazteak irakurtzera motibatzeko hainbat gako ematea da jardunaldion helburu nagusia.

 

GEMMA LLUCH (gazte literaturan eta irakurzaletasun sustapenean aditua eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea) eta MIKEL AYERBE (EHUko euskal literaturako irakaslea eta haur eta gazte literaturan aditua) gonbidatu ditugu. Gemma Lluch-ek gazteen irakurtzeko zaletasunaz eta zaletasun hori eragiteko gakoez hitz egin zuen. Mikel Ayerbek, berriz, Galtzagorrik aurtengo Liburu Gaztea sarirako hautatu dituen liburuak nola irakurri eta bakoitzarekin zer landu daitekeen proposatu eta azaldu zuen.

Hemen dituzue jardunaldiotako zenbait irudi:

Jardunaldiok Mintzola Fundazioak Villabonan duen egoitzan, Subijana Etxean, egin ziren azaroaren 11n eta 18an.

 Bestalde, orain arteko Liburu Gazteako liburu irabazleekin osatutako erakusketa zuen ikastetxean jartzeko aukera eskaini nahi dizuegu ikasturte honetan. 2011ko maiatzean Galtzagorrik Mollerussako (Herrialde Katalanak) Haur eta Gazte Liburuaren Saloian ikusgai jarritako erakusketa da hau; liburu Gaztea sariko orain arteko liburu irabazleekin osatutakoa.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo erakusketa maileguan hartzeko interesa edukiz gero Galtzagorrira deitu (943471487) edo galtzagorri@galtzagorri.org helbidera bidali eskaera.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·