Lehiaketaren izena: Julene Azpeitia 24. ipuin lehiaketa
Epea: 2011-09-30
Aurkeztu beharrekoa: Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaratu gabeko ipuinak. Gaia librea izango da. Gutxienez 6 eta gehienez 15 orrialde izan beharko ditu. Makinaz idatzita, bi espaziotara, eta orriaren alde batetik. Lan bakoitzaren 3 ale bidaliko dira.
Nora bidali: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen Enparantza, 1. 20750 Zumaia. Julene Azpeitia 24. ipuin lehiaketa.
Nola bidali: Izenburua bakarrik agerian. Idazlearen izena ezingo da aipatu. Gutun-azal itxi batean: kanpoaldean idazlanaren izenburua; barrualdean izen-abizenak, telefonoa, sinadura eta NAN fotokopia.
Antolatzaileak: Zumaiako Udala eta Kutxa.
Saria: Lehenengoa: 3.000 euro. Bigarrena: 1.500 euro. Zumaiar onena: 1.000 euro.