Ezinezkoa da aldentzea marraztea nire bizitzaren edozein alderdiarengandik: nire desioak, ametsak,proiektuak, pentsatzen edo sentitzen dudana, ukitzen nauena, gogoratzen dudana...,Nire eskuek, lapitzak, pintzelak... edozer tresna erabiliz, hori dena landu dute. Azken aldian, gainera, beste pertsonen istorioak ere ilustratzen ditut; istorio horiekin identifikatzea gustuko dut, horrela, niretzako marrazteaz gain beraientzat ere egiten dut. Bestalde, gogoz sartu naiz proiektu anitzean: pintura, dekorazioa, eskultura, atrezzo.. Horietan guztietan gozamena eta motibazio handia topatu ditut.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.org) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·