Donostian (Gipuzkoa)1962an jaio zen, eta umetan bertan eta Gipuzkoako Oiartzunen bizi izan zen.
Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta bi arlotan egin du lan: batetik, irakaskuntzan eta, bestetik, haur eta gazte literaturako liburuak eta testu liburuak ilustratzen. Liburuok mundu osoko argitaletxeek argitaratu dituzte.
80ko hamarkadaren erdialdean egin zituen lehenengo lanak ilustrazioaren arloan; irakaskuntzan zebilenean ere sarritan egiten zuen lan euskarazko literaturako argitalpenetarako.
Halaber, garai horretan hasi zen elkarlanean Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalariarekin. Harrezkero, sarritan osatu dute idazle eta ilustratzaile bikotea; haurrentzako Marripuinak ere sortu zuen, oraingoan ipuin-kontalari eta ilustratzaile bikotea osatuz.
1995. urtean utzi zuen irakaskuntza, Alemaniara joan zenean, hain zuzen ere. Harrezkero, ilustraziora zuzenduta dago bere lan guztia. Orain Alemanian bizi da familiarekin.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.org) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·