Arte Ederretako ikasketak burutu ditu, Arte Grafikoak espezialitatea aukeratuz. Hezkuntza Nafarroako Unibertsitatean zein Euskal Herriko Unibertsitatean borobildu du, postgraduko ikastaroen bidez. Bere heziketa artistikoa, berriz, Grabatua eta Serigrafia Esperimentaleko ikastaro bereziekin osatu du.
Marrazkilaria eta ilustratzailea da, horrela, idazle askoren literatur lanak lagundu ditu bere irudi eta azalekin, Pako Aristi (Ibaizabal, 1998, Erein, 2002), José Luis Padrón (Erein, 1998; Olerti Etxea, 2001; Urretxuko Udala, 2001), Julio Verne (Erein, 2002), Josuñe Muñoz (1999), Enkarni Genua (Erein, 2001), Ixiar Rozas (Erein, 2001), Karlos Zabala Oiarzabal (Erein eta Zarauzko Udala, 2002, “Lizardi Saria, 2001”), Luisa Etxenike edota Koro Saavedra (Bermingham, 2003), besteak beste.
komikia ere landu izan du, sari ezberdinak ekarri dizkion jarduera.
Literatur tailer ezberdinak antolatu eta zuzendu ditu José Luis Padrón poetarekin batera. Horietan bere gaitasun grafikoa eta marrazkirako abilezia erakutsi du.
2004an, Mahats-denboran liburua kaleratu zuen, Patxi Ezkiaga poetaren poemak lagun, bere margolanaren bilduma bat biltzera datorren artista liburua.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.org) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·