Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Irudigileak

Irudigileen bilaketara itzuli

Biografia

Hernanikoa naiz, 1980. urtean jaioa. Marraztea nire afiziorik handiena da eta soziologia ikasketak bukatzean sormenaren munduan lan egin nahi nuela erabaki nuen. Arte Ederren bigarren maila gaindituta, lan proposamen bat zela medio ikasketak eten nituen. Hala, marrazkien enkarguak eta argazkilaritzako eskolak izan dira nire ogibide azken bost urteetan, eta azken urtean marrazki eta ilustrazioak soilik, hau baita benetan gustatzen zaidan lana. Urte hauetan zehar komiki tirak egin ditut Hernaniko Kronikan eta baita Berria egunkariako Iritzia sailean ere. Une honetan haurrentzako liburuak ilustratzea da nire ametsetako lana.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.org) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·