Kontaketan hasitako urtea: 1980
Norentzat kontatzen nagusiki: Gazte (16, 17 urtetik gorakoak) eta helduentzat.
Kontatzeko lekuak: Antzoki, kultur etxeko areto, eta barruan, beste edozein gela lasai eta baketsutan.
Aurkeztutako ipuin ikuskariak: IBARXOLA, APANIZE, MAKILARGI, HARRIOLA MARRIOLA.
Parte hartutako jaialdiak edo E.H.tik kanpoko jardunak: Hazparneko "Hitza Pitz" (89-95), Biarritzeko "Hitzemana" (96-98), Hazparne aldeko "Hitzabil" (99-00) eta, urtero, Frantzian zehar antolatzen diren hainbat festibal, topaketa, jaialdietan / Behin baino gehiagotan Suitza eta Belgikan / Behin, Afrikako Bolikostan eta Québec-en ere.
Bestelako jardunak: Euskal Herriko hainbat artistekin lan egin nuen ere: Olerkari (Manex Lanatua); Zizelkariak (Mikel Angel Lertxundi, Christiane Giraud,...); Bertsolariak (Xanpun, Txomin Ezponda, Jon Maia, Amets Arzallus, Miren Artetxe,...); Kantariak (Beñat Achiary, Maddi Oihenart, Pantxix Bidart,...); Musikariak (Tre Fontane - Erdi Aroko musika, Bixente Martinez & Oskorri, Pascal Gaigne, Mixel Ducau...); Margolariak (Gonzalo Etxebarria, Bruno Aguerre,...); Dantzariak (Juan Antonio Urbeltz koregrafoa eta Argia dantza taldea)... Bestalde lan egin dut, antzezlan zuzendari gisa, irrati eta telebistetan partaide,...
Biografia:
Bere gaia bere herria da: ipuinaldietan agertzen dizuna, euskal kultura, hitza, kantua edo birpiztutako irudien bitartez jastatzera ematen dizuna,...
Sorkuntza propioak, euskal mitologiako elementuak, ipuin eta kontakizun herrikoiak, guzi honek osatzen du bere errepertorioa...
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.org) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·