Izena: Marrazi(O)ak 3
Azalpena:
Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Marraz(i)Oak-en hirugarren edizioa antolatu du, “Gazteentzako mikroipuin animatuak sortzen” lelopean. Abenduaren 26tik 30era egingo dira topaketok Artelekun.
Marraz(i)Oak-en lehen edizioa ilustratzaileei zuzendua izan zen. Iaz, berriz, idazle eta irudigileei zuzendu zitzaien eta emaitzak ikusita, aurten ere berdin egingo da, baina kasu honetan animazio lan bat sortzea izango dute helburu.
Aurreko edizioetan Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch aritu dira irakasle lanetan, eta aurten ere, eskarmentu handiko profesionalek gidatuko dituzte topaketak: Oier Gillan idazlea, Jose Belmonte ilustratzaile eta animazio egilea eta Isabel Herguera animazio egilea.
Proposatutako balizko egoera batetik abiatuta, ilustratzaileek animazio bana egingo dute. Bakoitzak zati bat landuko du. Ondoren, zati guztiak elkartuko dira animazio oso bat eta bakarra sortuz. Denen artean sortutako animazio hori idazle/gidoilari/poetei emango zaie, eta horretan oinarritua gazteentzako istorio labur bat sortu beharko dute, kontatzeko eta lokuzioa egiteko.
Guztira 8 ikaslek hartuko dute parte: lau irudigilek eta lau idazle/gidoialri/poetek. Horiek aurrez epai-mahai batek hautatuko ditu. Parte hartzeko beharrezkoa izango da Euskal Herrikoa izatea. Horrez gain, Galtzagorriko bazkide izatea ere baloratuko da, eta irudigileen kasuan, baita Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea ere. Galtzagorriko bazkide direnek, gutxienez, 3 liburu argitaratuta izan beharko dituzte. Bazkide ez direnek, berriz, gutxienez, 5 liburu izan beharko dituzte kaleratuta. Animazioaren esparruan esperientzia izatea ere baloratuko da.
Izen emate epea 2011ko abuztuaren 26an amaituko da eta epai-mahaiak hautatutakoei 2011ko irailaren 19rako erantzungo zaie. Horren berri ematearekin batera, ilustratzaileei dagokien animazio zatiaren egoera idatziz emango zaie.
Irakaslea / hizlaria: Oier Gillan, Jose Belmonte, Isabel Herguera
Tokia: Arteleku
Herria: Donostia
Data: 2011-12-26/2011-12-30
Material osagarria
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·