Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Ikastaroak / Topaketak

atzera

Izena: Marraz(i)Oak

Azalpena:

Ilustratzaile topaketa ARTELEKUN: eleberri eta album ilustratua auzipean; gidoia eta ilustrazioa elkarrizketan, edukiak eta teknika egokien bila.

Ilustratzaile hasiberriek sarri faltan botatzen dute formazioa. Beraz, Jardunaldi hauek beraientzako formazio aukera gisa pentsatu dira. Formazioa ez da irudigintzari bideratuta egon, baizik eta ilustrazioari: alegia, gidoi narratibo bati jarraiki egin beharreko ilustrazio lanari. Ilustrazioak literaturan duen rol hori landu da, beraz.Ondorioz, istorio bat ilustratzeko bideak landu dira.

11 ilustratzaile berri edo hasiberriei eta gidoilari bati beka bana eman zaie. Beka horrek zera estali du: ikastaroa, materiala, egonaldia eta dietak. Beraz, astebetean zehar (5 egunetan) Artelekun formazio jarraian aritu dira, 8 orduz egunean. Beraiekin batera irakasle bi egon dira: bata gidoilaria, Harkaitz Cano, bestea ilustratzailea, Ignasi Blanch. Gidoilariak hari narratiboari buruzko formazioa eman du; ilustratzaileak hari narratibo hori oinarri hartuta, ilustrazioaren lanketaren ingurukoa. Biak, bakoitza bere alorrean, oso profesional adituak dira.

 

Irakaslea / hizlaria: Igansi Blanch eta Harkaitz Cano

Tokia: Arteleku

Herria: Donostia

Data: 2009-11-16/2009-11-20


Material osagarria

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·