Izena: KAMISHIBAI IKASTAROA
Azalpena:
Kamishibai ipuinak kontatzeko teknika bat da, Japonian sortua. Etimologikoki kami hitzak papera esan nahi du eta kamishibai hitzak, berriz, paperezko antzerkigintza. Kontalariak paper zurruneko orrien laguntzarekin garatzen du ipuina.
|
|
![]() |
Helburuak
1. Kamishibai zer den, nondik datorren, eta zertarako erabili azaltzea.
2. Kamishibai motak.
3. Euskaraz dauden kamishibai batzuk ikustea.
4. Kamishibai erabiltzen ikastea.
Metodologia
“Blended” 4 eta 3 orduko 2 saio aurrez aurre; nork bere kasa –Inteneten bidez- egin beharreko lanak beste hiru ordu. Izena ematen dutenek, Interneten blog bat izanen dute material osagarriak irakurtzeko, bideoak ikusteko, nola antzeztu behar den eta nola ez argitzeko aholkuak jasotzeko eta iritziak trukatzeko.
Izena ematen dutenek, http: //iraganarenbidea.blogspot.com helbidean izango den blog horretara sartu beharko dute ikastarora etorri baino lehen, bertako materiala irakurtzeko.
Irakaslea / hizlaria: Josu Jimenez Maia. IKAJAko kidea (International Kamishibai Asociation of Japan) Ingeles irakasle; egun, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko aholkularia.
Tokia: Lugaritz Kultur Etxea
Herria: Donostia
Data: 2009-02-20/2009-02-21
Material osagarria
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·