Izena: IRUDIAREN IRAKURKETA
Azalpena:
2005. urtean ekin zion Galtzagorri Elkarteak Euskal Haur eta Gazte Literaturaren inguruan lanean dabiltzan edo alor horretan interesa duten profesionalentzat topaketak antolatzeari. Lehenengo topaketa haiek testuen balorazioa zuten ardatz nagusi, baina ez zuten aztertzen haur literaturan erabateko garrantzia duen irudigintza.
Irudigintzak testuaren itzalpean gelditzeko joera badu ere, gero eta argiago agertzen dira profesionalak haur literaturan irudiak betetzen duen funtzio garrantzitsua azpimarratzearen alde. Argitaldari, kritiko, liburuzain nahiz irakasleek ordea sarri ez dute eremu honetan formaziorik eta liburu baten balorazioa egiteko orduan herren agertzen dira gai honi heltzen diotenean.

2005ean hasitako bidea osatze aldera eta euskal liburuaren inguruko profesionalek egindako eskaera zuzenari erantzunez, 2006an IRUDIAREN IRAKURKETA ardatz nagusi izan zuten topaketak burutu genituen.

Helburuak
Topaketek honako helburu nagusi hauek betetzeko xedez burutu ziren:
- Irudiaren irakurketa eta analisia burutzeko beharrezko diren tresnak eskaintzea.
-Haur eta Gazte Literaturaren eremuan lan egiten duten profesionalei irudigintza arloa barrutik ezagutzeko aukera ematea beraien lanetan jakintza horiek aplikatu ditzaten.
- Album ilustratu baten sorkuntza prozesua ezagutzera ematea. d) Irudigintza munduko teknika eta hiztegia ezagutzea.
- Irudigintza munduan une honetan dauden joera eta estilo garrantzitsuenak ezagutzea.
Irakaslea / hizlaria: Ignasi Blanch i Gisbert irudigilea izan genuen hizlari, gidari eta irakasle.
Tokia: Lugaritz Kultur Etxean
Herria: Donostia
Data: 2006-12-1/2006-12-2
Material osagarria
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·