Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Ikastaroak / Topaketak

atzera

Izena: Irakurzaletasuna eta literatura: tradiziotik etorkizuneko leihora

Azalpena:

Helburuak:

-Literaturaren tradizioa abiapuntu hartuta, teknologi berriek ekartzen dizkiguten erronkak aurrez aurre ikustea.

-Biblioteka eraldaketaren dokumentazio gunea: udal biblioteka, eskola biblioteka, gela biblioteka.

-Hiru adin tarte kontutan, adibide eta proposamen zehatzak.
 

Hiru gai uztartu nahi dira mintegi honetan: batetik ahozko eta idatzizko literatur tradizioa, bestetik literaturara hurbiltzeko bide berriak eta azkenik irakurketaren sostengu izan behar duen Biblioteka edota dokumentazio gunea.

Tradizioak adierazteko eta pentsatzeko moldeak sortu eta belaunaldiz belaunaldi transmititu ditu. Egun ordea, teknologi berrien hedapenekin batera, eraldaketa handi bat etorri da kultur bideetara. Irakurketa ohiturak ez dira salbuespena, hauek irauli egin dira: ikasleak irakurleak izateaz gain, kritiko eta idazle ere bilakatzen dira literaturaren kasuan. Nola nabigatu ordea, unibertso likido horretan, eta nola sustatu irakurtzeko zaletasuna?

Hau da gure erronka, eta argibide bila, ibilbide didaktikoa aipatu beharko dugu eta aldi berean, bibliotekak osatu eta dokumentazioz hornitzeaz gain, ikastetxeetan sortu beharreko irakurketa plangintzaren beharra. Ikastaro bitartean, gainera, adibide zehatzak eskainiko dira adin tarte desberdinetan erabiltzeko baliabideekin batera. Horretarako Donostiako EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta Galtzagorri Elkarteak gai hauen inguruan diharduten hainbat adituren lana eta aholkua eskaintzea proposatzen dute.

Irakaslea / hizlaria: Itziar Zubizarreta Ayerbe, Juan Kruz Igerabide, Mari Jose Olaziregi, Francisco Soto, Igor Idoeta, Leire Barrutia, Gemma Lluch, Gurutze Aldabaldetreku.

Tokia: Miramar Jauregia

Herria: Donostia

Data: 2012-07-16/2012-07-18


Material osagarria

Informazio zabalagoa nahi izanez gero deitu telefono honetara: 943 471 487

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·