Izena: HAURRENTZAKO LIBURUAREN AUTOEDIZIO LABORATEGIA
Azalpena:
Azken urteetan Galtzagorrik Haur eta Gazte Literaturaren arloan lan egiten duten edota alor honekiko zaletasuna duen edonori formazioa eskaini nahi izan die. Aurten, ildo honetan lanean jarraitu dugu, eskaintza zabalduz. Aurtengo topaketetan, AUTOEDIZIOaren gaia landu du Galtzagorrik, "Haurrentzako liburuen autoedizio laborategia" izeneko topaketen bitartez.
Horretarako, gaian aditua den Gustavo Puerta irakaslea, iaz Liburu-albumaren inguruko topaketak koordinatu zituena izan dugu aurtengo topaketetan gidari. Irakasle kolaboratzaile gisa, Javier Zabala ilustratzailea ere bertaratu delarik.
Hiru ildo nagusi jorratu dira ikastaroan:
- Teoria: Zergatik autoeditatu?
- Hausnarketa: zer kontatu nahi dugu eta nola?
- Praktika: "Aleluia" formatuko liburuxka bat egin
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Ikastaroaren helburuak:
- Autoedizioaren ezaugarrietan formatu
- Haurren garapenean irudiak, arteak eta formatu berrien sormenak duten garrantzia azpimarratzea eta aztertzea.
- Autoedizioa ezagutarazi: beste kultura eta literatura batzuetan egiten denetik ikasi, ondoren gurera ekarri ahal izateko.
Irakaslea / hizlaria: Javier Zabala eta Gustavo Puerta
Tokia: Donostiako Haur Liburutegia
Herria: Donostia
Data: 2009-10-16/2009-10-17
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·