Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea

Ikastaroak / Topaketak

atzera

Izena: HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO LIBURUEN BALORAZIOA NOLA EGIN?

Azalpena:

2005. urtean ekin zion Galtzagorri Elkarteak Euskal Haur eta Gazte Literaturaren inguruan lanean dabiltzan edo alor horretan interesa duten profesionalentzat topaketak antolatzeari. Urte horretan, Haur eta Gazte Literaturako Liburuen balorazioa nola egin? izeneko topaketak antolatu genituen.

 

Helburuak

 Hauexek dira Topaketa haiekin lortu nahi izan ziren helburuak:

- Haur eta Gazte Literaturako testuen analisirako oinarrizko diren pauta praktiko batzuk aurkeztea.

- HGLaren ezaugarri nagusietan oinarritutako kritikak nola egiten diren aztertzea eta era berean, hauen erabilpena HGL-ko testuen baloraziorako.

- Lehen irakurleei literatura era egokian nola hurbildu diezaiekegun aztertzea eta honen bidez HGLarekiko interesa sortzea.

- Eredu zehatz batzuetan jasotako ezagutzak aplikatzea.

 

Irakaslea / hizlaria: Irakasle eta koordinatzaile gisa Pep Molist (liburuzain eta idazlea) eta Joan Portell (pedagogo eta idazlea) aritu ziren.

Tokia: Okendo Kultur Etxean

Herria: Donostia

Data: 2005-11-11/2005-11-12

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·