Izena: HAUR ETA GAZTE LITERATURA VS. LITERATURA
Azalpena:
Literatur sisteman bezala, literaturari buruzko eztabaidetan bigarren mailan geratu ohi da Haur eta Gazte literaturaren gaineko hausnarketa, eta are gehiago gazte literaturarena, bi errealitate literarioren erdian kokatzen denez, sarri status zehazgabea duen literatur esparrua baita. Dena den, izan da euskal literaturan bertan gai hauei buruzko kezka eta eztabaidarik azkenaldian, eta horiek abiapuntu izanda, HGLren eta helduen literaturaren arteko harremanez aritzea da ikastaroaren helburu nagusia, hots, euren artean batzan dituzten ezaugarriez, eta bereizgarri dituztenez.
Ikastaroan gaiaren inguruan izan diren teoria eta iritzi nagusiak aurkeztu nahi dira, literatura bakoitzaren ezaugarriak aztertuz, eta literatura bakoitza bere testuinguru sozial eta sistemikoan kokatuz.
Helburuak
-Haur eta gazte literatura eta helduen literatura aurrez aurre jartzea, hortik abiatuz literaturaren gaineko gogoeta egiteko.
-HGL eta helduen literaturaren arteko antzekotasun eta diferentziez jardun duten hurbilpen teoriko desberdinak ezagutaraztea, betiere gogoeta gaurkotua helburu.
-Literatur sorkuntza (batez ere HGL) bere testuinguru sozialean, eta bere hartzaileekiko harremanetan aztertu eta definitzea.
-Testuen irakurketaren bidez, elkarrekintza bultzatzea eta teoriaren aplikazio praktikoak bilatzea.
Irakaslea / hizlaria: Ibon Egaņa eta Mikel Ayerbe literatur kritikariak
Tokia: Ignacio Aldekoa Kultur Etxean
Herria: Gasteiz
Data: 2008-01-19
Material osagarria
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·