Izena: GAZTEEN IRAKURTZEKO ZALETASUNA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK
Azalpena:
Fernando Morillok liburu andana idatzi ditu gazteentzat. Horien artean, Gloria Mundi izenburua duenak Liburu Gaztea saria jaso zuen 2005-2006. ikasturtean. Gazteekin hamaika saio egiten ditu ikastetxez ikastetxe bere liburuak aurkeztuz. Eta horrez gain, teknologia berrien erabiltzaile amorratua da.
Horregatik, formazio saio honetan irakasle, bibliotekari, kultur teknikari, dinamizatzaile, sortzaile eta abarrentzako gazteekin erabili ahal daitezkeen estrategiak landu genituen. Izan ere, egun, teknologia berriak dira gazteen irakurzaletasunaren helmugara iristeko bide motz eta zuzenenetako bat.
Hemen duzue ikastaroaren zati bat ikusgai:
Irakaslea / hizlaria: Fernando Morillo idazleak
Tokia: Mintzola Fundazioa, Subijana Etxea, Kale Nagusia, 70
Herria: Billabona
Data: 2011-05-06
Material osagarria
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·