Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Ikastaroak / Topaketak

atzera

Izena: Euskal Gazte Literatura: muga asko baina zehaztasun gutxi

Azalpena:

Liburu Gaztea egitasmoaren baitan Galtzagorri Elkarteak antolatzen dituen formazio jardunaldietan bi saio izango dira aurten. Lehenengoa, Gemma Lluch Valentziako Unibertsitateko irakasleak eskainiko du. Bigarrena Mikel Ayerbe EHUko irakasleak eta Haur eta Gazte Literaturan adituak. Ayerbek Euskal Gazte Literaturari erreparatuko dio zuzenean Euskal Gazte Literatura: muga asko baina zehaztasun gutxi izeneko ikastaroan. Euskal Gazte Literatura generora hurbilpen bat egingo du eta horrez gain, Liburu Gaztea programan proposatutako liburu batzuk gazteekin nola landu daitezkeen ere jorratuko du. Beraz, saio teoriko-praktikoa izango da azken hau.

Irakaslea / hizlaria: Mikel Ayerbe

Tokia: Subijana Etxea. Mintzola Fundazioa.

Herria: Villabona

Data: 2011-11-18


Material osagarria

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·