Pello Añorga Oiartzunen jaio zen 1956. urtean. Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan arituko da Oiartzungo ikastolan, espresiobide ezberdinak landuz. Dena den, 1986an ikastola utzi eta ipuinak kontatzen hasiko da Euskal Herrian barrena: batzuetan bakarrik eta besteetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta. Mondragon Unibertsitateko Fakultatean ere (Eskoriatzako Irakasle Eskolan) aritu da klaseak ematen ipuin kontalaritzaz, eta bide batez, parte hartuko du bertako Haur Liburu Mintegian.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.org) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·