Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

atzera

Sariak

Eztia eta ozpina

Izenburua: Eztia eta ozpina

Egilea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Argitaletxea: Alberdania

Argitalpen data: 1995

Bilduma: Ostiral

Orri kopurua: 168 orrialde

Laburpena: Selim gazte marokiar bat da. Eta bere adin moduko gazte marokiar askorentzat bezala, Parisera joatea da bere ametsa. Han dauka bere Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina ezagutzen ditu. Eztia, Esther izeneko neska gasteiztar batez maiteminduta. Ozpina, marokiarrentzat, hain zuzen ere, ez delako larrosa-bide bat Afrikatik Europara datorren bidea. Nobela hiru ikuspuntutik kontatuta dago: Selimen ikuspuntua, Estherrena da bigarrena, eta, hirugarrena, legez kanpoko atzerritarrak muga pasatzen laguntzen dituen mugalariarena. Hiru ikuspuntu, hiru genero (kontakizun zuzena, egunkaria eta prentsa erreportaia) istorioa osatzeko.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·