Lekeitio 1962. Bilbon bizi da. Irakasle ikasketak egin zituen eta, ondoren, Euskal Filologia. Irakaskuntzan aritu zen urte batzuetan zehar.
Hainbat obra argitaratu ditu bai helduen literaturan (poesia batez ere) bai haur eta gazte literaturan. Hiru aldiz irabazi du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria.
Aldizkari batzuetan parte hartzen du (Idatz & Mintz, Karmel...) eta iritzi-artikuluak idatzi ohi ditu Deia egunkarian.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.org) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·