Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Idazleak

Idazleen bilaketara itzuli
Migel A. Mintegi Larraza

Biografia

Ataunen jaio zen, 1949-9-29an, baina txikitandik Beasainen bizi da. Literaturarekiko zaletasuna gaztetandik datorkio; hala ere, ikasketa teknikoak egin zituen, eta gaur egun proiektista moduan dihardu enpresa batean. Gaztaroan hasi zen zer edo zer idazten, gaztelaniaz, euskera ia galduta baitzuen. Soldadutzatik itzuli ondoren, ordea, euskera berreskuratu zuen, eta irakasle gisa aritu zen Beasaingo gau eskolan, garaiko Goierriko Euskal Eskola profesionalizatu zen arte, hain zuzen ere. Harrezkero literaturari tarte zabalagoak eskaini izan dizkio.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.org) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·