Karrantzan jaioa 1960. urtean.
Euskera-itzultzailea lanbidez, euskararen irakaskuntzan aritu da eta 1984. urteaz geroztik Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten du.
Oso gazte hasi zen idazten eta euskarazko egunkarietan eta aldizkarietan kolaboratu du: Anaitasuna, Zeruko Argia, Egin, Punto y Hora, Jakin, Zehatz, Olerti, Aizu, Habe, Egunkaria...
Ia literatura arlo guztietan idatzi badu ere, azken urteotan bereziki haur eta gazte literaturari ekin dio eta zeregin horretan ume-gazteturik sentitzen da. Haren liburuetariko batzuk zenbait hizkuntzatara itzuliak izan dira.
Bibliografian agertzen ez diren liburuak
-Tximeletak hegan (2005, Desclee De Brouwer)
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.org) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·