Poesian lantzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean. Haur eta gazteek, nik uste, berezko jarrera dute poesiarekiko, baina batzuetan, liburuak falta zaizkielako, ez dute behar bezala ulertzen poesia zer den. Poesia, niretzat, dena da, baita literatura ere. Egia da hitz lauak lege batzuk dituela, eta olerkiak besteak, baina finean batak ezin besteak irakurlearen bihotza hunkitzea dute helburu. Hori da nire lana: testu ederrak egitea, letra idatziarekiko lilura sor dezaketenak; esandakoak barrenean jira eta buelta eginik, hausnarketarako ere baliagarria izan dadin.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.org) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·