Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea

Idazleak

atzera
Bernardo Atxaga

Sariak

Behi euskaldun baten memoriak

Izenburua: Behi euskaldun baten memoriak

Egilea: Bernardo Atxaga

Argitaletxea: Pamiela

Argitalpen data: 1991

Ilustratzailea: Pedro Osés Navaz

Laburpena: Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea.<BR>

Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionean-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz, halaxe deklaratuko du: Cela s´est passé, pasa da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.

Adina: 16tik gora

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·