Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Iban Barrenetxearekin solasean

Euskal Irudigileak elkarteak hilero antolatzen dituen solasaldien baitan, hilabete honetan Iban Barrenetxea irudigile elgoibartarra izango da Donostian, urriaren 19an, 18:00etatik aurrera Elkar Megadendan (Fermin Calbeton 21). Bertan, bere lan ibilbideaz, lan egiteko moduaz eta bere sorkuntza kuttunenez solasean jardungo dute ilustratzaile elgoibartarrarekin.

Iban Barrenetxeak (Elgoibar, 1973) diseinatzaile grafiko lanetan jardun zuen bere bokazioa erabat garatzeko aukera izan zuen arte: ilustratzaile eta idazle. Barrenetxeak beste egileen testuak eta ipuin klasikoak ilustratzeaz gain, liburuak idatzi eta ilustratu ere egin ditu: Bombastica Naturalis (Ilustrazioaren Euskadi Saria) eta El cuento del carpintero (Kiriko Saria).

Hain zuzen, Iban Barrenetxea bera da Galtzagorri Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean sortu duten Ilustratzailearen Txokoa izeneko gunean inauguratuko duen irudigilea. Aieteko Kultur Etxean jarriko da gune hori urriaren 24tik aurrera.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·