Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Haur literatura udako ikastaroetan

EHU/UPVk antolatzen dituen Udako Ikastaroen XXXI. edizioa egingo da aurten eta beka deialdia luzatzea erabaki dute oraindik ez direlako guztiak banatu. Ohi bezala, Galtzagorrirekin elkarlanean eta Hizkuntzalaritza eta Literaturari dagokion arloan, ondoko ikastaroa antolatu da Itziar Zubizarretaren zuzendaritzapean: Irakurzaletasuna eta literatura: tradiziotik etorkizuneko leihora (M)

Mintegi hau uztailaren 16tik 18ra egingo da Donostiako Miramar Jauregian eta matrikula epea dagoeneko zabalik da. Maiatzaren 31 arte 75 € kostako da izen-ematea, eta ekainaren 1etik aurrera 90 €.

Bestalde, Hik Hasiko Udako Topaketetan ere izango da literatura lantzeko aukerarik. Galtzagorri Elkarteko bazkide Yolanda Arrieta idazleak "NitikGura idazketa sortzailea tailerra" emango du uztailaren 3tik 5era. Halaber, egun horietan, Elena Laizek "Irakurketa, bizitza osorako bide laguna" tailerra emango du. Ikastaro hauetan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Literatura eta irudigintzaren arloan, berriz, UEUren Udako Ikastaroetan Eider Eibar eta Miriam Peña Galtzagorriko bazkideek "Marrazki bidez kontatuko dizut" izeneko ikastaroa emango dute, ekainaren 28an eta 29an. Bertan izena emateko epea maiatzaren 14tik ekainaren 17ra zabalduko da.

Galtzagorrirekin elkarlana EHUren ikastaroetan

Irakurzaletasuna eta literatura: tradiziotik etorkizuneko leihora (M) izango da aurten, Galtzagorri Elkartearekin elkarlanean, EHUren Udako Ikastaroetan Itziar Zubizarretak zuzenduko duen ikastaroa. Hiru gai uztartuko dira mintegi horretan: batetik ahozko eta idatzizko literatur tradizioa, bestetik literaturara hurbiltzeko bide berriak eta azkenik irakurketaren sostengu izan behar duen Biblioteka edota dokumentazio gunea.

Tradizioak adierazteko eta pentsatzeko moldeak sortu eta belaunaldiz belaunaldi transmititu ditu. Egun ordea, teknologi berrien hedapenekin batera, eraldaketa handi bat etorri da kultur bideetara. Irakurketa ohiturak ez dira salbuespena, hauek irauli egin dira: ikasleak irakurleak izateaz gain, kritiko eta idazle ere bilakatzen dira literaturaren kasuan. Nola nabigatu ordea, unibertso likido horretan, eta nola sustatu irakurtzeko zaletasuna?

Argibide bila, ibilbide didaktikoa aipatu beharko dugu eta aldi berean, bibliotekak osatu eta dokumentazioz hornitzeaz gain, ikastetxeetan sortu beharreko irakurketa plangintzaren beharra. Ikastaro bitartean, gainera, adibide zehatzak eskainiko dira adin tarte desberdinetan erabiltzeko baliabideekin batera. Horretarako Donostiako EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta Galtzagorri Elkarteak gai hauen inguruan diharduten hainbat adituren lana eta aholkua eskaintzea proposatzen dute.

Mintegia Itziar Zubizarretak zuzenduko du eta berekin batera honako profesionalek emango dituzte saioak: Juan Kruz Igerabide, Mari Jose Olaziregi, Gemma Lluch, Gurutze Aldabaldetreku, Francisco Soto, Igor Idoeta eta Leire Barrutia.


Material osagarria

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·