Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Haur eta Gazte Literatura EHUko Udako Ikastaroetan

EHU/UPVk antolatzen dituen Udako Ikastaroen XXXI. edizioa egingo da aurten eta, ohi bezala, Galtzagorrirekin elkarlanean eta Hizkuntzalaritza eta Literaturari dagokion arloan, ondoko ikastaroa antolatu da Itziar Zubizarretaren zuzendaritzapean: "Irakurzaletasuna eta literatura: tradiziotik etorkizuneko leihora".

Hiru gai uztartuko dira mintegi horretan: batetik ahozko eta idatzizko literatur tradizioa, bestetik literaturara hurbiltzeko bide berriak eta azkenik irakurketaren sostengu izan behar duen Biblioteka edota dokumentazio gunea.

Tradizioak adierazteko eta pentsatzeko moldeak sortu eta belaunaldiz belaunaldi transmititu ditu. Egun ordea, teknologi berrien hedapenekin batera, eraldaketa handi bat etorri da kultur bideetara. Irakurketa ohiturak ez dira salbuespena, hauek irauli egin dira: ikasleak irakurleak izateaz gain, kritiko eta idazle ere bilakatzen dira literaturaren kasuan. Nola nabigatu ordea, unibertso likido horretan, eta nola sustatu irakurtzeko zaletasuna?

Argibide bila, ibilbide didaktikoa aipatuko da eta aldi berean, bibliotekak osatu eta dokumentazioz hornitzeaz gain, ikastetxeetan sortu beharreko irakurketa plangintzaren beharra. Ikastaroan, gainera, adibide zehatzak eskainiko dira adin tarte desberdinetan erabiltzeko baliabideekin batera. Horretarako Donostiako EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta Galtzagorri Elkarteak gai hauen inguruan diharduten hainbat adituren lana eta aholkua eskainiko dute.

Mintegia Itziar Zubizarretak zuzenduko du eta berekin batera honako profesionalek emango dituzte saioak: Juan Kruz Igerabide, Mari Jose Olaziregi, Gemma Lluch, Gurutze Aldabaldetreku, Francisco Soto, Igor Idoeta eta Leire Barrutia.


Material osagarria

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·