Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Haur eta gazte liburuen edizioak gora egin du

Espainiako Irakurketa eta Liburuen Behatokiak apirilean argitaratu zuen haur eta gazte liburuari buruzko txostena. Bertan jasotzen denez, Haur eta Gazte Liburuen edizioak gora egin du 2011n eta, gaur egun, Espainiako argitalpen alorreko sektore sendoenetakoa da.

Haur eta Gazte liburuaren ekoizpen eta merkaturatze datuen arabera, 2010ean aurreko urtean baino %5,5eko gehiago ekoitzi eta komertzializatu zen. Guztira, 12.622 ISBN eman ziren, baina horien %34 baino gehiago berrimprimatzeak izan ziren. %2,4a, berriz, formatu elektronikoan argitaratu ziren eta %43,6a itzulpenak izan ziren, gehienak ingelesetik. Oro har, Haur eta Gazte liburuen sektoreari Espainiako argitalpen ekoizpen osoaren %11 zegokion 2010ean.

Salmentei dagokienez ere, Haur eta Gazte Liburuaren alorrean %8,1 igo ziren 2010ean, 39,42 milioi liburu saldu ziren guztira.

Irakurketa ohiturak

Irakurketa ohiturei dagokienez, berriz, Espainiako Irakurketa Ohiturak eta Liburu Erosketak 2011 txostenaren arabera 10 eta 13 urte bitarteko haurren multzoa da irakurle gehien dituena. Txostenak dioenez, 10 eta 13 urte bitarteko haur guztiek gutxienez hiru hilean behin irakurtzen dute eta gehienek liburuak irakurtzen dituzte, aldizkariak, komiki liburuak eta egunkariak gutxiago irakurtzen dituzte.

Erosketa ohiturei dagokienez, txosten honen arabera, 14 eta 24 urte bitarteko biztanleak dira 2011n liburu gehien erosi zituztenak.

"Iraultza digitalak" Haur eta Gazte Liburuaren sektorean duen eraginari dagokionez, txostenak dio formatu digitalean ekoitzitako eta saldutako liburuen kopurua txikia dela. Hala ere, argitaletxeak hasiak dira espazio digitalean mugitzen eta geroz eta ekoizpen zabalagoa dute alor horretan. Hala ere, eragina oraindik txikia da, eta bide hori hasi baino ez dutela egin esan liteke, nahiz eta datozen urteetan gora egingo duela iragartzen den.


Material osagarria

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·