Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Galtzagorri Elkartearekin lankidetzan bideratuko da EAEko Irakurketa Plana

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu zuen apirilean. Ekimen horren bidez, irakurketa gizartearen kultura eta hezkuntza lehentasunetako bat bihurtu nahi du eta Erkidegoa garatzeko eragiletzat hartu du. Plan horren kudeaketa lanetan Kultura Sailak Galtzagorri Elkartearen lankidetza izango du.

Planaren helburua XXI.menderako euskal herritarren irakurketa eta idazketa gaitasuna hobetzea, irakurketa indizeak hobetzea, irakurketara heltzeko aukerak hobetzea, eta irakurketa gizartearen hezkuntza eta kultura lehentasunen artean kokatzea izango dira. Urtebete baino gehiagoko lanaren ondoren osatu eta aurkeztu du Kultura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana. Lan horretan bidelagun izan ditu Hezkuntza, Industria, Justizia eta Herri Administrazio Saila, eta hainbat kultur eragile, hala nola, liburu-saltzaileak, editoreak, prentsa espezializatua, etab.

Eusko Jaurlaritzak Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren aholkularitza izan du dokumentua egiteko. Bertan, irakurketa XXI. mendean Euskadin lana eta aberastasuna sortzeko bitartekorik onena dela adierazteaz gain, adimenari probetxu ateratzeko ezinbesteko tresna dela diote, eta adimena lehengaitzat jotzen da informazioaren gizartean.

Horrez gain, azterketa horren ondorioz, Irakurketa Plana garatzeko hainbat proiektu proposatu ditu Fundazioak, eta hemendik aurrera proiektu horiek martxan jartzeko, Kultura Sailak Galtzagorri Elkartearekin lankidetzan jardungo du. Lankidetzan aritzeko arrazoien artean honakoak azpimarra daitezke:


1. Irakurketa Planaren zehazte prozesuan parte hartu izana.

2. Euskaraz lan egitea.

3. Irakurketaren inguruan ari diren eragile askorekin harremana izatea (liburutegi, argitaletxe, idazle, ilustrazaile...) , eta esparru hau gertutik ezagutzea.

4. Irakurketa sustatzeko ekimenak garatzen eskarmentu handia izatea. 
 

Irakurketa Plana aldaketa handien garaian sortu da, liburua ekosistema digitalean sartu izanak sortutako aldaketen garaian alegia. Dokumentuan jasotzen denez, egitasmoak edozein hizkuntzarako balioko du. Gainera, irakurketa aisia-jarduera soilik dela dioen ideia alde batera utzi nahi du, ikasteko tresna ere bada eta. Laburbilduz, plan eleanitza, multimodala eta multimedia da izango da.

Izan ere, Kultura Sailaren iritziz, irakurtzea ez da soilik liburuetan literatura irakurtzea: egunkariak, komikiak, liburu teknikoak, bidaia-gidak, ardo-gidak, saiakera liburuak, album ilustratuak, testu liburuak, sukaldaritza errezetak, liburu elektronikoak, era askotako txostenak, txutxu-mutxuak mugikorrean… guztiak hartuko ditu aintzat egitasmoak.

Irakurketa Euskal Autonomia Erkidegoa garatzeko eragiletzat hartu nahi denez, irakurzaletasuna sustatzeko ahalik eta bide gehien jorratzea izango da Irakurketa Planaren helburu nagusia.


Material osagarria

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·