Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

Bularretik Mintzora osasun zentroetan

Haurren garapen emozionalean literaturak duen garrantziaz ohartuta, haurren osasunaz arduratzen diren profesionalengana iritsi nahi du Galtzagorri Elkartearen Bularretik Mintzora egitasmoak. Haur txikienen artean irakurketa sustatzeko Bularretik Mintzora egitasmoak familia, liburutegia eta ikastetxea lotu izan ditu orain arte, baina hemendik aurrera urrats berri bat eman eta osasun zentroetaraino iritsiko da.

Abusuko liburutegiaren eskariz, aspaldian Galtzagorrik zuen kezka bati erantzungo diogu aurten: jaio aurretik eta lehenengo bi urteetan, haurren inguruan diren bitartekari guztiengana heltzea, guraso, hezitzaile eta bibliotekariengana, orain arte bezala; baina baita osasun sektoreko langileengana ere, hau da, emagin, pediatra eta pediatriako erizainengana. Plangintza guztia aurrera eraman ahal izateko, ABUSUKO OSASUN ZENTROA eta ABUSU SAREAN erakundeek ere lankidetzan dihardute.

Egitasmoa martxan jartzearekin batera maiatzean Itziar Zubizarretaren eskutik hainbat ikastaro jaso dituzte egitasmoan parte hartzen ari diren guraso, irakasle eta osasun zentroko emagin eta pediatrek. Horrez gain, hemendik aurrera pediatriara gerturatzen diren gurasoek Bularretik Mintzora CD-liburu bana eskuratuko dute, eta egitasmo honen baitan gomendatzen diren liburu-zerrenda jasoko dute.

Modu honetan, osasuna eta irakurzaletasuna uztartuz, Abusuko Osasun Zentroko emagin, pediatra eta pediatriako erizainak zutabe garrantzitsua bihurtuko dira haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·