Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

atzera

"Boli bili boli" haur antzerkia Tolosan

Pantzart Konpainiak "Boli bili boli" ikuskizuna estreinatuko du ekainaren 15ean, Tolosako TOPIC Nazioarteko Txotxongilo Zentroan.

"Boli bili boli" haur poesian eskarmentu handia duen Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarritutako paperezko txotxongilo ikuskizuna da. Igerabideren umorea eta haikuak hartu ditu oinarri Pantzart konpainiak lan hau osatzerakoan.

Bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin osatutako ikuskizuna da guztiaren emaitza, familian ikusteko haur antzerkia. 

Ekainaren 15ean, 18:30ean estreinatuko dute ikuskizuna Tolosako TOPIC-en.

 

Utzi zure erantzuna:

 
* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
 
Idatzi ezazu segurtasun kodea
   
       
 
Lagun bati bidali
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·