Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Galtzaberri

Bilaketa:

Leire Salaberria irudigilea Haur Liburuaren Boloniako Azokan izango da

Haur Liburuaren Boloniako 49 Azokan parte hartuko duten ilustratzaileen artean izango da aurten Leire Salaberria ilustratzaile gipuzkoarra. Azoka martxoaren 19tik 22ra egingo da Bolinian (Italia) bertan. Haurrei zuzendutako argitalpen eta multimedia industriaren arloan egiten den azokarik garrantzitsuenetarikoa da bera. Gainera, horren baitan antolatzen den ilustratzaileen erakusketan mundu mailan berritzaileenak diren ilustratzaileek hartzen dute parte.

Marraz(i)Oak bloga sortu du Galtzagorrik

Marraz(i)Oak izeneko topaketei buruzko bloga sortu du Galtzagorri Elkarteak. Bertan irudigile eta idazleei zuzendutako egitasmo horren nondik norakoak, orain arte egin diren hiru edizioen inguruko informazioa, argazki eta bideoak, irakasleen inguruko informazioa eta parte hartzaileen zerrenda ikus daitezke.

"Paperean hegan" DVDa sarean ikusteko aukera

youtu.be/SCJ_tdLC0NE

Galtzagorri Elkarteak, Koldo Mitxelena Kulturunearen laguntzarekin, 2008an argitaratutako Paperean hegan ikusentzunezkoa, dagoeneko, sarean dago ikusgai. Euskal Haur eta Gazte Literaturaren panorama oso bat ematen du. Bertan, EHGLaren historiaren egile esanguratsuenen 13 testu hautatu dira; bestalde, 13 testu hauek Euskal Haur eta Gazte Literaturako ilustratzaile nagusienen lanekin elkartu dira.

Elena Odriozolaren lanak Zarauzko Sanz Enean ikusgai

Zarauzko Sanz Enea erakusketa aretoan Elena Odriozola ilustratzailearen hainbat margolanekin erakusketa zabaldu dute. Martxoaren 18a arte egongo da ikusgai, egunero 18:00etatik 20:00etara.

Sasi Guztien Gainetik CD-liburua salgai dago liburu-dendetan

Sasi Guztien Gainetik CD-liburua dagoeneko salgai dago liburu-dendetan. 2010ean argitaratu zen arren, orain arte Bularretik Mintzora egitasmoan parte hartzen ari diren herrietan baino ez da banatu. Hemendik aurrera, ordea, liburu-dendetan ere aurkituko duzue.

Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan argitaratzen den bigarren CD-liburua da hau, 5 urtetik aurrerako haurren guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago eta Bularretik Mintzora CD-liburuaren ondorengoa da. Izan ere, Bularretik Mintzora 0 eta 6 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago, hau, berriz, haur helduxeagoekin erabiltzeko sortu da eta hainbat kantu, ipuin, eta jolas biltzen ditu.

Irakurzaletasuna sustatzeko telebista katea sortu dute

Irakurzaletasuna sustatzeko Internet bidezko telebista katea jarri dute martxan: NCIwebtv Canal LeeR. Egitasmo honen bultzatzaileak izan dira.

Bukatu dira Marraz(i)Oak 3 topaketak

Abenduaren 26tik 30era bitartean egin dira aurtengo Marraz(i)Oak topaketak Artelekun. Aurten animazioa izan da topaketen ardatz nagusia eta helburua topaketetan ikasi eta landutako animazio teknikekin animazio lan bat sortzea izan da. Guztira, 7 ilustratzailek hartu dute parte eta eskarmentu handiko profesionalek gidatu dituzte lantegiak: Oier Guillan idazleak, Jose Belmonte ilustratzaile eta animazio egileak eta Isabel Herguera animazio egileak.

Galtzagorri Elkarteko bazkideen lanak "Esna-bidean" erakusketan

Tolosaldeko Altzoan Elkarteak Carmen Ferro Montiu emaginarekin batera antolatu duen "Esna-bidean / En la Vida Láctea" erakusketan ikusgai daude Galtzagorri Elkarteko hainbat bazkideren ilustrazioak. Horrez gain, Galtzagorri Elkarteak sortutako Bularretik Mintzora egitasmoak ere leku berezia du erakusketa honetan. Izan ere, bular-ematea edo edoskitzea ardatz hartuta osatutako erakusketa da hau eta urtarrilaren 14a arte egongo dira ikusgai Tolosako Aranburu Jauregian. Erakusketa zabalik den bitartean hainbat hitzaldi, tailer, solasaldi eta ipuin-kontaketa ere egingo dira bertan.

Durangoko Azokan hainbat jarduera egingo ditu Galtzagorrik

Abenduaren 4tik 8ra egingo da aurten Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka eta azokarekin batera egingo diren jardueren artean dira Berbaro Elkarteak Galtzagorri Elkartearekin elkarlanean antolatutako bi saio: idazle euskaldun eta galegoen artean egingo den ipuin kontaketa, abenduaren 6an, eta Miren Gonzalezek eskainiko duen ilustrazio tailerra, abenduaren 8an. Bi saioak Haur Literatura Aretoan egingo dira, erakustazokaren ondoan dagoen Elkartegia eraikinean.

60 bat ikastetxek hartuko dute parte Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak egitasmoetan

Aste honetan jarri dira martxan Gipuzkoako eta Bizkaiko eskola txikietan Liburuen Altxorra eta Liburu Ibilatariak egitasmoak; Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien babesarekin irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak. Gipuzkoan 30 eta Bizkaian 22 ikastetxek hartuko dute parte. Horrez gain, egitasmo honen baitan beste zenbait ikastetxe txikitako irakasleei eskaintzen zaien aholkularitza zerbitzua ere abian da. Aurten egitasmo hauen irudia eta Irakurketa Agenda Iraia Okina ilustratzaileak sortu ditu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·