Zaila eta arriskutsua suerta daitekeen arren, hona hemen Galtzagorriren ustez azken urteetan argitara emandako euskarazko Haur eta Gazte Literaturako EZINBESTEKO liburuen zerrenda.
Liburu askoren irakurketaren eta ondorengo balorazioaren emaitza da zerrenda hau. Ateratako ondorioen arabera, hauexek dira edonork liburutegi bat sortzeko asmoa izanez gero, Haur eta Gazte Literaturaren esparrutik ezinbestean eskuratu beharko lituzkeen liburuak. Adinka sailkatu ditugu, baina sailkapen hau guraso, irakasle eta bibliotekarientzat orientagarria izatea besterik ez dugu nahi.
Irakurle bakoitza berezia den neurrian, hautaketa honek ez du irakurketaren esperientzia zuzena ordezkatzen eta ez du horretarako asmorik. Horregatik, haur eta gazteei irakurtzera eman aurretik aipatu bitartekariek (bibliotekari, guraso eta irakasleek) aldez aurretik liburu hauek irakurtzea komeni da.
Esan gabe doa, badakigula “ez daudela diren guztiak, eta dauden guztiak ez direla”. Zerrenda arriskutsua izan daiteke beraz, baina hainbatentzat lagungarria izan daitekeelakoan prestatu dugu.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·