Galtzagorriren Aretoak

Bularretik Mintzora

Materiala

Bularretik Mintzora CD-liburua

Bularretik Mintzora kanpainaren baitan, hainbat material diseinatu dira parte hartzaileei banatzeko. Egitasmoa garatzen den liburutegietan egoten da eskuragai.

 

Besteak beste, Bularretik Mintzora CD-liburua maileguan eraman daiteke liburutegietan. Horrez gain, kanpaina garatzen den liburutegietan dauden liburu-maleta bakoitzean ale bana dago.

 

Azkenik, eskuratu nahi duenak CD-liburua eros dezake liburu-dendetan.

 

  

Gurasoentzat gomendioak

Kanpaina garatuko den liburutegietan bertan topatu ahal izango dira baita ere gurasoentzako gomendioak biltzen dituen orri markagailu bat.

 

Horrez gain, bibliografia dibulgatiboak haurraren heziketa eta garapen orokorrean lagun ditzaketen liburuak eskaintzen ditu.

 

 

Irakasleentzat gomendioak

Egitasmo honek duen xede nagusia haurren irakurzaletasuna sustatzea da bitartekariak lan horretan lagunduz. Irakasleentzako gomendio batzuk prestatu dira eskuorri honetan.

  

Horrez gain, bibliografia dibulgatibo bat eskaintzen da haurraren garapena eta haur literaturari buruz.

 

 

Kanpainaren aurkezpena

 Liburutegian bertan aurkitu ahal izango dira halaber kanpainaren aurkezpenerako foiletotxoak.

Bertan, kanpainaren nondik-norakoa agertzen da deskribatuta hitz gutxitan.   

 

 

Karneta

 Bularretik Mintzora egitasmoan parte hartzen duten haurrek egitasmo honen parte-hartzaile direla adierazten duen karneta egingo dute.

 

 

Kartela

Elena Odriozolak diseinatu du kanpaina osoaren logoa eta irudia. Egitasmoak ere badu bere kartel propioa, gauzatuko den liburutegietan aurkitu ahal izango dena.

 

 

Liburu zerrendak

Bularretik Mintzora egitasmoa  0 eta 6 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileei dago bideratuta. Beraiek dira bitartekari haur hauen irakurzaletasuna sustatzeko garaian. Horregatik, hainbat liburu zerrenda prestatu dira irakasleek, hezitzaileek eta gurasoek jakin dezaten zein den aproposena adin tarte bakoitzean erabiltzeko.

 

Bi adin tarte banatu dira: 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako liburuak bereizi dira batetik;

eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako liburuak bestetik.