Maleta hauek liburutegian aurkituko dituzte gurasoek eta hauek etxera eramateko aukera izango dute epe baterako. Liburuak bezala mailegatuko dira beraz maletak.
Zer dute liburu-maletek beraien barnean?
-Galtzagorrin hautatutako haur txikientzat liburu aproposak.
-Gurasoek haurrei irakurtzeko liburuak.
-Gurasoek haurrekin liburuak erabiltzeko gomendioak.
-Itziar Zubizarretak sortu, Elena Odriozolak ilustratu eta Aurelio Edler-ek musikatutako "Bularretik Mintzora" izeneko liburu-diskoa: etxean entzun eta kantak eta jokoak ikasteko.
Material osagarria