Galtzagorriren Aretoak

Bularretik Mintzora

Ikastaroak

GURASOENTZAKO IKASTAROA:

 

Pello Añorgak 8 orduko ikastaroa eskaintzen du gurasoentzat kanpaina garatu den herri bakoitzeko liburutegian.

 

Honakoak dira bertan lantzen diren gaiak:

- Elkar entzuteko espazioa nola sortu.

 

- Literatur egituren erabilpena erritualizatu, ohitura finkoak sortuz.

 

- Kontakizunak; irudi liburuak, amandre ipuinak

 

- Hitzetik hortzera / irakurketa ozena

 

- Bularretik Mintzora: sehaska kantak, hitz jolasak, poematxoak, kantak...

 

Bibliografia

Kultura bakoitzak bere ereduak ditu. Euskal kulturan hitz joko ugari, haur abesti asko eta istorio asko galtzen ari dira, haur txikienen literatura beraz, izan ere, irakurtzeko gai ez diren arren, badira irakurketa entzuteko eta jarraitzeko gai. Kulturaren eredu horiek galtzen badira, hainbat baloreren transmisioa ere galduko da.

 

Baliabide literario horiek sarri guregana ahaztuta iristen dira: letrak aldatuta, osatu gabe, musikaren faltan edota esku-jolasak galduta… Belaunaldiz belaunaldi pasatako baliabide literario haiek galtzean, guraso eta hezitzaileek ezin dituzte horiek erabili haurrak lasaitu edota hainbat sentsazio eta balore transmititzeko. Guzti honetan sakontzen dute gurasoek Pelloren ikastaroan.

 

 

IRAKASLEENTZAKO IKASTAROA:

 

Itziar Zubizarretak eskaintzen die irakasleei 8 orduko ikastaroa eskoletan. Ikastaro honetan, haur literatura modu sistematizatu batean, curriculumean sartzeko ingurune jakin bat diseinatzen da.

Ikastaro honek ordea, irakasleen aldetik jarraipena eskatzen du. Horregatik, konpromiso hori hartu nahi dutenei bigarren fasean hasi eta gerora, programa zehatz bat aplikatzea eskatuko zaie hiru urtetan zehar. Bitarte horretan beraiek egindako lana ebaluatuko delarik.

 

Programa

Lehenengo ikastaroa egin ondoren, ondoren azalduko dugun programa hau jarriko litzateke abian horretarako konpromisoa hartzen duten eskoletan:

Azalezko deskribapen baten arabera, eguneroko ekintza batzuk eskainiko zaizkie haurrei geletan haur literatura erabiliz. Saio hauen bidez entzumena, ahozkotasuna eta irakurketa programa zehatz bat landuko da, egunero ordu laurden batean garatzen dena. Poesia, ipuinak, ilustrazioen irakurketa, errezitatzea, ipuinak kontatzea eta irakurtzearen ingurukoak dira eguneroko ekintzak.

 

Honez gain eskola eta herriko liburutegiaren arteko lotura sistematizatu bat sortzea da helburua. Eskola, gurasoak eta liburutegia lotuko duen motxila ibiltariaren bidez, astean behin, haur batek hartuko du gelako motxila eta gurasoekin liburutegian aukeratuko du liburu bat. Hau etxera eraman, etxean begiratu eta irakurri eta hurrengo egunean eramango du eskolara. Hor edukiko dute aste betez, txandan hurrengo haurrak prozedura errepikatuko duelarik. Honez gain, eskoletako haurrek liburutegian hainbat saio burutuko dituzte urtean zehar, programa bati lotuz.