Galtzagorriren Aretoak

Bularretik Mintzora

Hitzaldiak

Esperientzia handiko idazle eta irakaslea da Juan Kruz Igerabide. Liburutegian Bularretik Mintzora kanpainaren baitan eskaintzen duen hitzaldi honetan Haur literatura eta hizkuntza afektiboaren arteko lotura aztertzen du.

 

Poesiak eta irakurketa ozenak haurren hizkuntza afektiboaren garapenean duten eraginari buruz hausnartzera bultzatzen ditu irakasle, guraso eta hezitzaileak.

 

   

Juan Karlos Alonso psikologoak bere hitzaldian, guraso eta hezitzaileei azaltzen die irakurketaren garrantzia haurraren garapen emozional eta intelektualean.

 

Haurrak ipuin eta istorioetan agertzen diren sentimendu eta jarrerekin identifikatu ohi dira. Ahozko tradizioa gainera, kultura guztietan izan da haur txikienen kontzientzia morala elikatzeko baliabide erabilia eta egokia. Literaturak txikienei lasaitasuna eskaintzen die, pertsonen jokaerak modu sinboliko batean agertzen dituelako, hala nola, beldurra, emozioak, erabakiak, maitasuna…

 

Haurrek izan ditzaketen konfliktoei irtenbideak aurkitzen dizkiete beraz, literaturan. Eta literaturan topatzen duten lasaitasun hori garapen emozional, afektibo eta intelektual egoki baterako oinarrizkoa da.