Galtzagorriren Aretoak

Bularretik Mintzora

Ekintzak

Hitzaldiak

Bularretik Mintzora garatzen den herrietako bakoitzean hiru egoitza izaten ditu kanpainak, hiruetarako formazio aukerak eta material sailkatua diseinatu ditugularik, kanpainari hasiera emateko:

- Etxean: gurasoekin eta haurren zaintzaileekin, eskeintzen delarik gomendio zerrenda bat, bibliografia egoki bat, ikastaroak, liburutegian nola irakurri, erakutsi, kontatu... eta maileguan eramateko liburuz beteriko maletak.

- Eskoletan: bibliografia egokia, gomendio zerrenda bat, maleten maileguak. Ikastaroak: Irakurzaletasuna nola sistematizatu curriculumaren barnean. 

- Liburutegian: formazio saioak, bibliografia egokia, maileguan etxera eta eskoletara eraman daitezkeen liburu maletak. Liburutegian kokatu izan da batik –bat ekintza guztia.

 

Hitzaldiei dagokionez, liburutegian eskaintzen dira eta hauek dira:

 

Juan Karlos Alonso psikologoak eskainitako "Haur Literaturaren eragina haurraren garapenean".

 

Juan Kruz Igerabide idazle eta poetak eskaintzen duen: "Bularretik Mintzora: Poesia hizkuntza afektiboaren oinarrian".

Ikastaroak

Ikastaroei dagokienez, gurasoei Pello Añorga irakasle eta ipuin kontalariak haur txikiei nola kontatu, kantatu eta abar erakusten die liburutegian. Eta Itziar Zubizarreta idazle eta irakasleak irakasleei Haur Literatura eskola curriculumean nola sistematizatu erakusten die eskoletan eskaintzen dituen saiotean.

Mailegua

Kanpainak gainera liburu-maleta batzuk ditu euskarri fisiko gisa. Maleta hauek kanpainan parte hartzen duten liburutegietatik zehar bidaiatzen dute eta hauetako bakoitzean egonaldia egiten dute. Beraz, liburutegi horretako kideek maileguan eraman ditzakete.

 

Guztira, 100 maleta daude dagoeneko osatuak Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker. Honela banatuak:

0-3 urte bitarteko haurren gurasoek eramateko batzuk

3-6 urte bitarteko haurren gurasoek eramateko besteak

 

Irakurketa Klubak

Bularretik Mintzora kanpainaren baitan Irakurketa Klubak izeneko saioak burutzeko aukera ere badago. Irakurketa Klubetan gurasoek eta haurrek denbora bat konpartitzen dute, hilean behingo saioetan, Galtzagorri Elkarteko bi profesionalek gidaturik, irakurketa sustatzeko ekimen batzuen inguruan.