Egitasmo hau kanpaina sistematizatu bat izateko bokazioz jaio zen 2007ko abenduan. Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago eta bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen.
Egoitza hauetan, giro irakurle bat sortzeko bideak jorratu nahi ditu beraz Galtzagorrik modu natural batean irakurtzeko, kontatzeko eta entzuteko ohitura sustatuz.
Kanpaina hau pausoz pauso joango da garatzen. Horregatik, 2007an ekin bazitzaion ere, urteetan eta pixkanaka joango da zabaltzen. 2008-2009an zehar EAEko 5 herritan ari da bideratzen, horretarako Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren laguntza jaso zelarik. Hortik aitzina bost herri horietan garatutako egitasmoen ebaluaketa egin eta ondorioak ateratzea da Galtzagorriren asmoa, gutxienez 2013. urtea bitartean, Kanpaina honen helburuak zein neurriraino bete ote diren eta zertan zuzendu behar den ikusi ahal izateko.
Bestalde, eta ikasturtez ikasturte, beste herri batzuei emango zaie Kanpaina honetan parte hartzeko aukera. 2009-2010. ikasturtean, hain zuzen ere, hiru herri berri integratuko ditugu. Hauetako bakoitzean hainbat ekimen gauzatuko ditugularik.
Hemen ikusi ditzakezue Bularretik Mintzora egitasmoaren aurkezpenak: