Galtzagorriren Aretoak

Adur, adur, ez naiz zure beldur

Jonasen Beldurra DVDa

Jonas eta Hozkailu Beldurtia ipuinaren moldaketa Itziar Zubizarretaren zuzendaritzapean gauzatu da. Honen edukia DVD formatuan, marrazki bizidun gisa, jaso da. Zuriñe Fernandez konpositorea izan da marrazki hauetarako musika sortzearen arduraduna eta musikari profesionalek interpretatu dute grabaketarako. Ahotsei dagokienean, idazle, irudigile, itzultzaile, editore eta abarren elkarlana izan da, Miren Agur Meabe eta Gerardo Markuletak hartu dute parte, besteak beste.

 

Marrazkien egilea Aitziber Alonso da.

Zati bat duzue hemen ikusgai.