Galtzagorriren Aretoak

Adur, adur, ez naiz zure beldur

Hitzaldiak

Psikologiaren alderditik beldurra eta haur ipuinen gaia aztertzea helburu duten 3 saio, erakusketara hurbiltzen diren guraso, irakasle eta edozein interesaturentzat. Bakar bat edo bi aukeratzerik badago:

 

1. Ipuinaren ahalmena:

- Ipuina “beldurra galarazteko” bitarteko gisa

- Beldurrezko, ikarazko... ipuinak kontatu behar zaizkie?

2. Beldurra egungo ipuinetan:

- Beldurrezko pertsonaiak eta egoerak

- Egungo haurren beldurrak eta egungo ipuinek beldur horiek nola jorratzen dituzten.

3. Beldurra ipuin klasikoetan

- Beldurrezko pertsonaiak eta egoerak

 - Jatorrizko bertsioak edo bertsio egokituak kontatzea?