Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Albisteak

Marrazi(O)ak V. topaketetan parte hartzeko deialdia egin du Galtzagorrik

Album mutua izango da Marraz(i)Oak V topaketen funtsa. “Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra” lelopean egingo dira aurtengo Topaketak, Artelekun, irailaren 16tik 19ra. Ikastaroa Galtzagorri Elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, bosgarren urtez jarraian, eta Euskal Herriko irudigileei zuzenduta dago. Aurten Harkaitz Cano idazle eta gidoigilea eta Ignasi Blanch ilustratzaile eta ilustrazio irakaslea jardungo dira irakasle lanetan. Ikastaroa doan jasoko dute aurrez epai-mahai batek hautatutako zortzi ilustratzaileek.

Haur eta Gazte Literatura Urtekaria 2013

Argitaratu da SM Fundazioak, 2004. urtea ezkero, Haur eta Gazte Literaturari eskaintzen dion urtekaria.

Liburu honek sektorearen datu esanguratsuenak jasotzen ditu, Espainia eta Iberoamerika mailan: informazio estatistikoa, joerak, urteko liburu arrakastatsuenak, eta, oro har, HGLaren mundua sakonki aztertzeko beharrezko giltzarriak.

Urtero legez, Xabier Etxaniz Erle irakasle eta idazleak izan du Euskal HGLaren egoera aztertzeko ardura.

PDFan jaisteko aukera hemen.

 

 

Agenda

atzera Maiatza 2013 aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

Bereziak

Kalean da Behinola 26 aldizkaria

Kontuari Kontu ipuin bilduma

Klis-Klasikoak liburu sorta

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·