10 eta 13 urte bitarteko gazteek urtean 8 bat liburu irakurtzen dituztela jakitera eman zuen apirilean Espainiako Haur eta Gazte Liburuaren Erakundeak (OEPLIk) Madrilen, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren karira. Irakurketa ohiturei buruzko hainbat datu esanguratsu plazaratu zituen bertan Itziar Zubizarreta OEPLIko lehendakariak. Bide batez, 2010. urtean Haur Liburuaren Nazioarteko kartela Espainiako Estatuak argitaratuko duela ere iragarri zuen.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·