Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea

Albisteak

Liburu Gazteak eta Idazle Gazteak: aurtengo irabazleak eta hurrengo urteko hautagaiak


Ekainaren 13an burutu zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Liburu Gaztea 07-08 eta Idazle Gaztea 08 Lehiaketen sari banaketa. Ikasturte honetan 3.868 ikaslek parte hartu dute Liburu Gaztean, guztira, Gipuzkoako 38 ikastetxetakoak. Idazle Gaztean berriz, 85 lan jaso dira Gipuzkoako DBHko hezkuntza zentro ezberdintatik. Andoaingo La Salle Berrozpe, Oiartzungo Haurtzaro Ikastola, Andoaingo Aita Larramendi eta Donostiako Peñaflorida Institutuko ikasleak izan dira irabazleak.

Aurtengo ekitaldia amaiturik, datorren urteko Liburu Gazterako hautagaiak aukeratu ditu jada Galtzagorri Elkarteko aditu batzordeak. Idazle Gazteari dagokionez, 2009an berrikuntzak egongo dira.

Oporretan ere irakurtzen gozatzeko

Ikasturtea bukatu eta liburuak ixten ditu hainbatek. Eskolako liburuak, lantokiko bibliografia mardulak, txotenak eta bestelakoak. Baina oporretan irakurtzen jarrai daiteke. Bai, bai hala da: eguzkia hartzen den bitartean, hondartzan gaudenean edo mendian irakurri egin daiteke. Horregatik proposamen batzuk egiten dizkizuegu jarraian. Ez dira Galtzagorrik eginak, baina egokiak direnez hemen txertatzen dizkizuegu: gurasoek jakin dezaten haurrei zer irakurri uda garaian; eta gazteek ikus dezaten zer aukera dauden udan ere irakurtzeko.

Horrez gain, Tolosan Udako Liburutegia jarri dute martxan Usabalgo kanpoko igerilekuan. Bertara hurbiltzeak ere merezi du, liburu andana izango baitira igerilekuan irakurri ahal izateko.

Tentaziorik sortu al dizuegu?

II. Etxepare beka eta Juul sariak

Berriki jakin dugu II. Etxepare beka irabazi duen egitasmoak Zirkua amets duela izena. Joxe Antonio Ormazabal tolosarrak eta Iraia Okina durangarrak jaso dute haurrentzako album ilustratua sortzeko II. Etxepare beka. 6.000 euroko saria jasoko dute beraz, Galtzagorriko kide diren  ilustratzaileak eta idazleak. Nafarroako udaletako euskara zerbitzuek antolatzen dute beka hau.

Nafarroan baita ere, banatu berri dira Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen haur eta gazte literaturako Juul saria. Ikastetxeetako ikasleen bozken ondorioz Pernan Goñi, Mikel Valverde eta Jesus Lucas ilustratzaileak eta Juan Kruz Igerabide, Iñaki Zubeldia, Jasone Osoro eta Antton Kazabon idazleak suertatu dira irabazle.

Bereziak

Martxan da 2008ko OEPLIko Iberiar Biltzarraren web gunea

Behinola 17 kalean da.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·