Haur Literaturaren Txokoa

Iraileko herrietako jardunaldietan bide berri bati ekin genion: “Literatur konpetentzia” garatzeko, txikitatik esperientzia literario egokiak metatzeaz aritu ginen. Horretarako, kalitatezko liburu inguruko hausnarketak, libertimendu bideak edota sentsazioen adierazpideak burutzeko tresna egokiak aztertu genituen. Oraingoan hiru proposamen ekarri dizkizuegu, gozatzea espero dugu eta zuen ekarpenak gure blogean zintzilikatzea, hilabete barru… gehiago. Eta zerrenda osoa www.bularretikmintzora.org web guneko Bibliografia atalean izango duzue, baita blogean ere, Haur Literaturaren Txokoa izeneko atalean.

  1. PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN (Sendak, M. Kalandraka, 2000- 2011)
  2. JONAS ETA HOZKAILU BELDURTIA (Igerabide, J.K. Mikel Valverde. Aizkorri, 1998)
  3. HANDITZEN NAIZENEAN TXAKURRA IZAN NAHI DUT (A. Schneider. Ttarttalo, 2009)

Utzi zure iruzkina

*