Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea

Albisteak

Irakurketa Plan eta Politika Nazionalen Web gunea sortu du CERLALCek

Latinoamerika, Karibe, Espainia eta Portugalen Liburua Sustatzeko Eskualde Zentroak  (CERLALC) REDPLANES izeneko proiektua zintzilikatu du Interneten. REDPLANES proiektua  gizarte alfabetatuak kontsolidatzeko politika eta programak diseinatu eta garatzeko ardura duten funtzionario eta kudeatzaileen laguntzarako sortutako tresna da.

Interesgarriak diren hainbat zerbitzu eskaintzen du web gune honek, besteak beste, irakurketa eta idazketa sustatzeko politika publikoak aurrera eramateko garaian kontuan hartu beharreko 10 lehentasun aurki daitezke.

Pello Aņorgak irabazi du Euskadi Saria

 

Bi lanekin izan da finalista eta bietako batekin gailendu da Pello Añorga 2008ko Haur eta Gazteentzako Euskarazko Literaturako Euskadi Sarian. Saria ekarri dion lana Jenio gaiztoa du izenburu eta epaimahaiak istorioaren argumentuak ezkutatzen duen trama sakona eta narrazioaren garapenaren ezin hobetuzko egituraketa azpimarratu du.
Ipuin kontalari, idazle eta irakasle den oiartzuar honek urteak daramatza euskarazko haur eta gazte literaturako esparru ezberdinetan lanean. Sariak ordea, "bihotz taupadak  bizkortu zizkiola" aitortu du komunikabideetan. Galtzagorriko kide da aspalditik Pello, besteak beste, Bularretik Mintzora egitasmoan gurasoentzako ikastaroak ematen dabil EAEko hainbat liburutegitan.

Bularretik Mintzora kanpaina abiatu da dagoeneko

Aste honetan bertan aurkeztu da  Donostian  Bularretik Mintzora kanpaina. Galtzagorri euskal haur eta gazte literatura elkartearen eta Kultura Sailaren Liburutegi Zerbitzuaren arteko lankidetzaren ondorioz zabalduko da kanpaina hau Irakurri 2008 egitasmoaren baitan. Kanpaina 0 eta 6 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileei dago bideratuta eta honen xede nagusia haur horien irakurketa ohiturak sustatzea da, horretarako guraso eta hezitzaileengana iritsiz. Etxean, liburutegian eta eskolan giro irakurle bat sortzeko bideak landuko dira egitasmo honen bitartez.

Bereziak

"Bestelako produktuak" atala martxan dago

Irakurketa agenda berria. Irudigilea: Leire Iparragirre

Behinola 17 kalean da.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·