Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora

Albisteak

Liburu Gazteak eta Idazle Gazteak: aurtengo irabazleak eta hurrengo urteko hautagaiak

Ekainaren 12an burutu zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Liburu Gaztea 08-09 eta Idazle Gaztea 09 Lehiaketen sari banaketa. Ikasturte honetan 3.399 ikaslek parte hartu dute Liburu Gaztean, guztira, Gipuzkoako 35 ikastetxetakoak. Idazle Gaztean berriz, 88 lan jaso dira Gipuzkoako DBHko hezkuntza zentro ezberdinetatik. Irungo Toki Alai Ikastola, Bergarako Aranzadi Ikastola, Oiartzungo Haurtzaro Ikastola eta Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxeko ikasleak izan dira irabazleak. Aurtengo ekitaldia amaiturik, datorren urteko Liburu Gazterako hautagaiak aukeratu ditu jada Galtzagorri Elkarteko aditu batzordeak.

IBBYren 2010eko Nazioarteko Biltzarra Santiagon izango da

2010eko irailaren 8tik 12ra burutuko da IBBYren 32. Nazioarteko Biltzarra Santiagon, Galizian. OEPLIk  (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil) eta bereziki honen Galiziako atal Galix-ek (Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil) antolatuko dute. "Gutxiengoen indarra" (The strength of minorities) izango da bertan landuko den gai nagusia. Horretarako, hainbat hitzaldi, mahai-inguru, mintegi eta tailer ari dira antolatzen. Izen emateko epea irekita dago jada.

Udarekin batera ikasteko aukerak zabaltzen dira

Urtero moduan, udaberri-uda inguruan hasten zaizkigu ikastaro berrietara izena emateko aukerak iristen. Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan badago aukera andana. Aurten, besteak beste, Virginia Imazek ahozkotasunari buruzko ikastaro bat eskainiko du uztailaren 1etik 3ra.

UEUko Udako Ikastaroen artean ere badira Haur eta Gazte Literaturaren esparruan lanean dabiltzan profesionalentzat hainbat aukera: ipuin tailerra, idazketaren psikologia eta pedagogiari lotutako tailerra edota liburutegi digitalei eskainitakoak, besteak beste.

 

Azkenik, Salamancako Fundación Germán Sánchez Ruipérezek "Lectura en la red y redes en torno a la lectura" izeneko Haur, Gazte eta Eskola Liburutegientzako Jardunaldiak prestatu ditu maiatzaren 28, 29 eta 30ean.

 

Agendan lekua gordetzen hasteko garaia da, udan ikasi nahi duenarentzat.

Bereziak

Behinola 19 kalean da.

Postal literarioak eskuratzeko aukera Galtzakizunak atalean!

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·